Anje Duhalde

簡(jiǎn)介: 巴斯克(法國(guó))歌手
Anje Duhalde (Arrangoitze, 1950 - ) musikaria da, bai taldean jardun dena eta baita bakarka ere.
1970eko hamarkadan has 更多>

巴斯克(法國(guó))歌手
Anje Duhalde (Arrangoitze, 1950 - ) musikaria da, bai taldean jardun dena eta baita bakarka ere.
1970eko hamarkadan hasi zen musika egiten, Fuego taldean hain zuzen ere. Musika talde honetan bateria jotzen hasi zen.
Honen ondoren Mixel Ducau lagunarekin batera lehen Euskal Rock taldea sortu zuen; Errobi izenez bataiatu zuten talde mitikoa. Talde honetan abeslari ete gitarra-jotzaile lanetan ibili zen, Rock progresiboa eta nazioarteko beste hainbat joera hurbilduz. Urte batzuz plaza askotan jo eta gero, Errobi desegin zenean bakarlari bezala segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea. Bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa hartu du rock eta pop moldeko kantuetan.
1980 urtean "Errobiaren Hegitik" atera zuen, bere bakarkako lanari hasiera emanez eta bizitza osoa eman du ogibide horretan.
Elkarlan asko egin dituen bakarlaria da Anje Duhalde. Akelarre taldearekin, esaterako, lau urtez ibili zen, berbenaz berbena, Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzen. Akelarreren bi diskotan parte hartu zuen, "Gau Pasa" eta "Ari Gara" izenekoetan.
Baina berbenero alde horrek ez zion ukatzen bere bidetik segitzea eta "Erroz Eta Oroz" edota "Nahas-mahas" diskoak dira horren adibide. Beranduago, Xabier Amuriza bertsolariarekin egindako lanaren emaitza plazaratu zuen 1991n. "Xabier Amurizarekin kantari" diskoa txapeldunaren bertsoekin osatua dago, Duhaldek gitarra eta ahotsa jarri dizkio eta musika bion artean egina da. Lan bikain horren ondoren "Bakezaleak" (1992) atera zuen, oso kritika onak jasoz, eta 1993an "Zuzenean" disko bikoitza, non bere kanten bilduma egiten den. Harrezkero "Azkarate", "Pinpirin Eta Florian" eta "George Brassens kantari" diskoak plazaratu ditu.
Anje Duhaldek sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon...) ez ditu aldatu. Kantari engaiatua, zentsura dela eta arazoak izan ditu.
Anje ordea, ez da musikagintzan soilik ibili den pertsona bat izan. Irrati uhinetan ere ibilitako esataria dugu. 1990eko hamarkadan Baionako Gure Irratian aritu zen lehenik, eta honen ondoren, Bilbo Hiria irratian,Bizkaiko hiriburuan kokatzen den Kafe Antzokitik.

猜你喜歡

最新歌手